110.000 milioi euro eta bankuen parte-hartzea eztabaidagai

2011ko uztailaren 21a
09:36
Entzun


Bigarren erreskate hori 110.000 milioi eurotakoa izango da, Greziak 2014. urtera arte dituen finantza beharrak asetzeko. Lehen erreskatean kopuru hori bera utzi zioten, baina ez ditu horrek aurreikuspenak beteko. Euroguneko kideen artean eztabaidarako gai nagusiena bankuen parte-hartzearena da. Izan ere, Alemaniak eta Herbehereek horiek parte hartu ahal izan dezatela eskatzen dute, 30.000 milioi eurora arte. Europako Banku Zentralak eta Espainiak, ordea, zor hori ez ordaintzeak ekar litzakeen ondorioen beldur dira; zehazki 2008an AEBetako Lehman Brothers bankuaren porrotak izan zituen ondorioak izatearen beldur dira. Trichetek esan du zor hori gero ordaintzen ez bada, ez duela gero abal moduan onartuko, bankuei dirua emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.