Egipto

1.300 bidaiari daramatzan itsasontzi batekin harremana galdu dute Egiptoko agintariek

2006ko otsailaren 3a
12:31
Entzun
Itsaso Gorrian, Saudi Arabiatik Egiptora 1.300 bidaiaiari zeramatzan itsasontzi batekin harremana galdu dute Kairoko agintariek. Dagoeneko itsasoko eta aireko erreskate taldeei abisua eman zaiela jakinarazi dute Egiptoko Gobernuko iturriek.

Saudi Arabiako Dubako kaitik abiatu zen arrastoa galdu dioten itsasontzia, eta Egiptoko Safajako portura gauerdian iritsi behar zuen. Kairo hiriburutik 500 kilometro hego-ekialdera dago Safaja, Dubako kaiaren parean. "Salam 98 ontziak gauerdian irtsi behar zuen Safajara, eta 1.300 bidaiari, 22 auto, 16 kamioi eta zamarako 5 ibilgailu ekarri behar zituen", agertu du Bakr Al Raxiidi Itsaso Gorriko probintziako gobernadoreak.

Dagoeneko itsasoko zein aireko erreskate taldeei, eta inguruan dabiltzan itsasontzi guztiei galeraren abisua eman dietela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.