15 pertsona hil dituzte eraso suizida batean

2010eko otsailaren 22a
16:02
Entzun
Gutxienez 15 pertsona hil dituzte gaur goizean Afganistanen, Nangarhar eskualdean. Berri agentzien arabera, soinean zeraman lehergailua eztandarazi du ekintzaile batek. Hildakoak 15 dira, eta dozena bat lagun daude zaurituta.

Tribu bateko buruzagia dago hildakoen artean. Berri agentzien arabera, Pakistanen errefuxiatuta egon diren herritar batzuei harrera egiten ari zirenean gertatu da erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.