Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok iragarri duenez, Gasteizko Gobernuak 150.000 euro ematea erabaki du itsasikarak Asian eragindako hondamendiari aurre egiten laguntzeko. Gurutze Gorriak kudeatuko du laguntza hori.
Madrazok azaldu duenez, milioika laguni oinarrizko zerbitzuak helarazteko baliatuko dute diru hori: elikagaiak, kanpin dendak, berokiak eta moskiterak banatzeko. "Ehunka milioi pertsona daude ur edangarririk gabe, malariaren edo diarreen tankerako gaitzak pairateko arriskuan", nabarmendu du.
Itsasikara Asian
150.000 euro emango ditu Jaurlaritzak itsasikarak kaltetutakoei laguntzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu