18/98+ taldea: "Alarma guztiak piztuta daude"

2006ko azaroaren 17a
18:21
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorena 'Haika-Segi auziko' epaia berraztertzen ari da egun hauetan. AVTk eta fiskalak talde horiek "talde terrorista" direla erabakitzea eskatzen diote epaileari, zigorrak gogortuz, eta defentsak, berriz, absoluzioa eskatzen du. 18/98+ taldeak azaldu duenez, "alarma guztiak piztuta daude". Izan ere, Gorenak ematen duen epaitik "aurrekari arriskutsua" etorri daitekeela iritzi diote.

"Antolatzeko eskubidea, ideologia askatasuna eta disidentziarako eskubidea kolokan jar daitezke behin eta betiko". Hala diote 18/98+ taldeko kideek, eta halaxe gertatuko dela uste dutela ere azaldu dute, "justizia politizatu bat" dagoelako.

Gainera, salatu dutenez hori "oztopo bat" da martxan dagoen prozesuaren aurrean. "Prozesu demokratiko bat aurrera eramateko, baldintza demokratikoak bermatu behar dira". Eta azpimarratu dutenez, Haika-Segi auzia eta 18/98 auzia "baldintza demokratiko minimoen kontra doaz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.