1990ean Autobiaren Aurkako Koordinakundeko kide zela 'Argia'-n egindako elkarrizketa

2006ko martxoaren 10a
18:47
Entzun
Jonan Fernandez, Autobiaren Aurkako Koordinakundeko partuideak garbi dauka Irurtzen-Andoain autobiaren aferari «elkar hizketaren bidez eman behar zaiola irtenbidea», horretan, bere ustean, herri afektatuen hitza garrantzi haundikoa delarik. Gogorki salatzen du bastalde, Instituzioek Koordinakundearekiko erakutsi duten jorrera, eta ozenki adierazten du «zenbat eta gehiago beharturik dauden autobia egingo dela azpimarratzera orduan eta nabarmenago uzten dute Leitzarango projektuaren etorkizunarekiko duten sinismen urria».

ARGIA.-Nola karaklerizatuko zenuke Koordinakundearen egundainoko bidea?

JONAN FERNANDEZ.-Nire ustez, Koordinakundearen egundainoko bideak lau ezaugarri nagusi ditu. Lehenik bere lan iraunkorra, lau urte dira dagoeneko. Bigarrenik, bere jarrera positiboa: lehen egunetik Nafarroa eta Gipuzkoa arteko komunikazioen hobekuntzaren beharra eta beste alternatiba bat detendatzen aritu gara, hasieran erizpide moduan eta gero projektua gauzatuz. Hirugarrenik, Instituzioekin elkar hizketatu nahi izatea: jarrera etengabea, originala eta setatsua hau. Azkenik, bere jarrera demokratiko ukaezina, lehen egunetik egin diren erakusketa publikoetan parte hartuz, bide legezkoak, demokratikoak eta baketsuak jorratuz beti-azken finean, herritarren parte hartzea egi biburtuz.

A.-Zu HBkoa zarelarik-edo-, ez al duzu garrantziko kontraesanik ikusten koalizioaren autobiari buruzko jarrera desberdinen artean?

J.F.-Ez dagokit niri galdera horri erantzutea. Dena dela zera esan dezaket: Koordinakundetik batasun handia ikusten dela Herri Batasunaren barruan liskar honi irtenbide elkar hizketatua emateko beharraren inguruan, EA, PNV eta EE bezalako alderdien oinarri sozialean elkar hizketarekiko eta alternatibak demokratikoki konparatzearen beharrarekiko berezko atsekimendua atzematen dugun moduan. Ziur gaude hauxe dela hain zuzen, azken hiru alderdi horien buruzagiek erakusten duten urduritasun nabarmenaren arrazoietako bat.

A.-Donostia, Beterri edo Iruñerrirako, ez ote da zinez positiboa autobiaren trazaketa of iziala?

J.F.-Bai baina, halaz ere, eskualde horiei ere Lurralde alternatibak probetxu gehiago dakarkie. Dena bi hirigune nagusitan polarizatzeari lehentasuna ematen dion bidetzar batek-Irurtzun-Andoain autobia kasu honetan-lurraldearen osotasunari begira eratzen den komunikazio egitura orekatu eta berdinduaren aurrean -Lurralde alternatiba-, desoreka eta galerak dakartza, eskualde baztertuentzat ez ezik bultzatu nahi diren hirigune horientzat ere, lehendik dagoen pilaketa joera areagotuz, trafiko arazoak sortuz, kutsadura, eta azpiegitura eta zerbitzu eskasiari emateke konponbiderik.

A. - ...Baina zuek "afektatu" tzat jotzen dituzuen hainbat herri ere, honengatik edo hargatik, alde dago orain.

J.F.-Gaia oso korapilotsua da. Lehenik, gatazka honi irtenbidea elkar hizketaren bidez eman behar zaiola, eta ez inposaketaz, herri afektatuetatik %9Oak uste duela baiezta dezakegu, euren alkateek aditzera eman dutenagatik. Herri atektatuek izugarrizko garrantzia izan behar dute elkar hizketa bide horretan.

Bestetik, une honetan alternatiba bat edo bestearekin aurrera jo ahal izateko nahitaezkoa da bi alternatiben mamia ezagutzea. Lekunberriko kasuan, esatebaterako, begibistakoa da Koordina kundearen trazaketa ofiziala baino hobea dela Lekunberrirentzat. Beste kontu bat da, zenbait kasutan gertatu den bezala, interes ekonomikoak eta politikoak nahasten direla, eta honetan Lekunberriko alkatea dugu eredu. Hau autobia "bai"edo "ez"eztabaidatik ez da ateratzen, egitazko eztabaida "A" alternatiba edo "B" alternatiba delarik orain.

A.-Ez ote dago ekologiaren aldeko herri sensibilitate gutxiegi oraindik Lurraldea alternatiba garatu dadin?

J.F.-Ez, gertatzen dena da, eta hau bai badela benetan tristea, "politikaren arloan" ingurugiroarekiko oso sentsibilitate gutxi dagoela. Ingurugiroa hauteskunde garairako eskaparatetzat erabiltzen dute; baina azpi azpian politiko horiek ingurugiroaz eta demokraziaz duten kultura eskasa da. Berriro ere, Administraiioaren gestiogileak dira atzetik ari direnak, giza aldaketa aurrerakoien freno eta oztopo gertatuz. Lemoiz su-ta-gar defendatu zutenak dira egun Leitzarango autobia defendatzen dabiltzanak. Energia nuklearraren kasuan bezalaxe, oraingoan ere historia eta denbora Lurralde Alternatibaren alde ari dira: Aurreko larunbat batean, Donostian 20.000 lagun bildu zituena bezalako manifestazinak, herriak inguruarekiko duen sentsibilitatearen adierazgarri onak dira.

A.-Instituzioetatik autobia egingo dela errepikatzen da. Izan ere, egiten ari da. Eta zuek, zer egingo duzue?

J.F.-Zenbat eta gehiago behartutik dauden autobia egingo dela behin eta berriz azpimarratzera, zenbat eta gehiago ahalegintzen diren autobia egintzat ematen, nire ustez, orduan eta nabarmenago uzten dute euren ziurtasun eza eta Leitzarango projektuaren etorkizunerako duten sinismen urria.

A.-Ez al zaizu iruditzen projektu ofiziala burutu ez dadin bermagarri bakarra ETA dela orain?

J.F.- Administrazioa eta gizartearen oinarriaren artean dagoen desadostasun soziala, lau urteren buruan behin batean bakarrik ere elkar hizketaren bidea lantzen ez salatzea, edo teknikoki bideragarriak diren beste alternatiba batzuk aztertu gabe izatea, Administrazioa bera izanik horien ardura duena, hiru elementu horiek beharko lukete izan Irurtzun-Andoain autobiaren ezarpena geldi araziko luketenak.

Lemoizen gertatu zen bezala, ETAk ekiteko posibilitatea, ingurugiroarentzat kaltegarri den projektu bat ez gauzatzearen bermagarri gertatzeak Administrazioak hausnarketa sakon eta serio bat egitera eraman beharko lituzke. Guri dagokigunez, ahalegin guztiak egiten ari gara elkar hizketa eta demokraziaren printzipioak izan daitezen gatazkari irtenbide baketsu eta arrazoizko bat bermatuko diotenak.

J.J.PETRIKORENA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.