Erresuma Batua ere krisian dago, eta langabezia tasak goranzko joera du azkenaldian. 1994tik tasarik altuena du orain. 2,51 milioi pertsona daude egun lanik gabe,%8, eta urtarriletik martxora bitartean 53.000 pertsona geratu da langabezian, Erresuma Batuko Estatistiken Bulego Nazionalak emandako datuen arabera.
Langabetuen kopurua gazteen artean da batez ere handia, 16 eta 24 bitartekoen artean. 941.000 gazte daude lanik gabe, 1992az geroztik gehien. Hiru hilabetean soilik 18.000 pertsona geratu dira lanik gabe.
Langileen bataz besteko soldatak, berriz, %4 igo ziren iaz.
1994tik langabezia tasarik altuena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu