Dagoeneko 20.000 lagunek eman dute Egunkaria-ren aldeko atxikimendua egunkaria.info webgunean. Gaur lortu dute kopuru horretara iristea.
Euskal Herritik ez ezik, Herrialde Katalanetatik, Italiatik, Espainiatik, Perutik, Mexikotik, Ingalaterratik, Irlandatik, Poloniatik, Alemaniatik, Frantziatik, Galiziatik, Errusiatik, Venezuelatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Argentinatik, Herbehereetatik eta munduko beste hainbat txokotatik agertu dute elkartasuna.
Egunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak, aipatutako webaz gain, egunkaria.info/international ataria ere badu, eta hor sartutako albisteak atzerrira bidaltzen ditu automatikoki, ehunka postetara. Hala, sare handia lortu du; besteak beste, atxikimenduak biltzeko.
Webgune horiek martxan segituko dute oraindik, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia eman gabe baitu -astelehenean bukatu zen epaiketa-.
Beste atari digital batzuetatik ere eman daiteke atxikimendua -BERRIA.INFOtik, esaterako-, etaEgunkaria-ren Aldeko Kultur Elkarteak eskerrak eman dizkie denei ere, laguntza emateagatik.
20.000 atxikimendu jadanik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu