200.000 bisitari izan dira asteburuan Iruñean

2007ko uztailaren 9a
15:13
Entzun
Iruñeko Babes Zibileko Batzordeak jakinarazi duenez, aste bukaeran 200.000 bisitari inguru izan dira Nafarroako hiriburuan sanferminak direla kausa, iaz baino %5 gehiago. Iruñearen biztanleria, beraz, bikoiztu egin da datu horien arabera.

Zaborra iaz baino %7,5 jaso dutela ere esan dute, eta, entzierrotik aparte, joan den urtean larunbatez 122 lagun eraman bazituzten ospitaletara artatzera, lehengo larunbatean 167 eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.