2016ko kontratuak

Iker Aranburu.
2016ko irailaren 12a
15:40
Entzun

Ingalaterra iparraldea. Arriva UK konpainiarentzat 281 bagoi egingo ditu, Ingalaterra iparraldeko hainbat hiri batzen dituen Northern trenbiderako. 740 milioi jasoko ditu horren truke.

Manchester. First Groupentzat bidaiarien 66 kotxe eta bost kotxeko hamabi unitate elektriko egingo ditu, 310 milioiren truke. Manchester eta Ingalaterrako eta Eskoziako hainbat hiri lotzen dituen Transpennine trenbiderako.

Maryland. AEBetako estatu horri 26 tranbia emango dizkio.

Canberra. Australiako hiribururako 14 tranbia eraikiko ditu. 180 milioi jasoko ditu.

Quito. Hemezortzi tren egingo ditu Ekuadorko hiriburuko metroko lehen linearako, 160 milioiren truke.

Brusela. 353 milioi patrikaratuko ditu, Belgikako hiri nagusirako 43 tren egingo baititu.

Mexiko Hiria. Metroko lehen linearako hamar tren egingo ditu, 164 milioi euroren truke.

Amsterdam.  63 tranbia egingo ditu, beste 60 hornitzeko aukerarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.