Datorren urtean Bigarren Hezkuntzako lan eskaintza publikoa egingo du Eusko Jaurlaritzak. Cristina Uriarte sailburuak jakinarazi du 577 lanpostu eskainiko dituztela, "baimendutako gehienezkoak".
Sailburuak nabarmendu du "segurtasun juridiko osoarekin" egin nahi dutela lan eskaintza, eta horregatik aterako dituztela Espainiako Gobernuak mugatutako postuak. Mozketa giroan, erretiroa hartzen duten adina irakasle funtzionario egiten du Madrilek, Jaurlaritzak azaldu duenez. Hortik gora, ezin da.
Aurten Lehen Hezkuntzako 275 lanpostu eskaini ditu Jaurlaritzak, eta sindikatuek gogor salatu dute kopuru eskasa dela.