%20ko parte-hartzea Kataluniako galdeketen hirugarren txandan

2010eko apirilaren 26a
19:32
Entzun
Aurreko bi aldietako galdera bera egin zieten atzo katalanei, alegia, ados dauden Katalunia herri subirano eta independentea izatearekin. Oraingoan, baina, jauzi kuantitatiboa egin dute, izan ere, aurreko biak baino nabarmen handiagoa izan da gaurko galdeketa. Orotara, 212 herritan egin dituztebozketak -tartean bi hiriburutan, Lleidan eta Gironan-, eta 1,2 milioi lagun zeuden parte hartzera deituak.

Horietatik 265.000 pasatxok eman zuten botoa; hau da, parte-hartzea %20,2koa izan zen. Botoa eman dutenen artean %92'5 independentziaren alde agertu dira; %5,3 kontra, %2,27 boto zuriak izan dira eta %0,31 baliogabeak. Parte-hartzea otsailaren 28an egin zen galdeketen bigarren txandan baino puntu bat txikiagoa izan zen, baina, hala ere, antolatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin, oraingoan hirigune handiagoetan egin direlako eta eremu zailagoak egiten zaizkielako herritarrengana iristeko.

Leku batetik bestera dezenteko aldea izan da parte-hartzean: Gironan, adibidez, %21ekoa izan da, eta Lleidan, aldiz, %7koa.

Euskal Herritik joandako begiraleak izan dira galdeketa prozesuan, besteak beste, ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.