25 urteko gizonezko bat atxilotu dute Getxon, bere bikotekidea jo, eta itotzen saiatu delakoan

2012ko otsailaren 2a
17:03
Entzun

25 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Getxon (Bizkaia), ustez bere bikotekidea jo eta bururdi batekin itotzen saiatu delako. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailetik jakinarazi dutenez, goizaldeko ordubietan emakumezko baten deia jaso dute SOS Deiak zerbitzuek, bikotekideak bera hil nahi zuela esanez.

Emakumezkoaren kokalekua argitzeko denborarik gabe moztu da telefono bidezko komunikazioa. Hala ere,ustezko erasotuaren oihuak entzun dituen lagun bati esker, Ertzaintzak emakumezkoaren kokalekua aurkitu ahal izan du.

Ertzaintzak genero indarkeria biktimen babeserako protokoloa ezarri du, eta Gurutzetako ospitalera eraman du emakumea.

Gizonezkoak, berriz, aurreko harreman baten "antzerako gertakariak" izanagatik aurrekariak ditu, Barne Sailetik adierazi dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.