36ko biktimak aitortzeko lege proposamenak aurrera egin du Nafarroako Parlamentuan

2013ko ekainaren 13a
13:04
Entzun

Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran aurrera atera da 36ko altxamenduan Nafarroan izan ziren biktimak aitortzeko eta jasan zuten kaltea erreparatzeko lege bat egiteko proposamena. Ezkerrak eraman du gaia bilkurara, eta UPNk eta PPk ez beste talde guztiek babestu dute proiektua. Legea bera ez dute gaur onartu; proposamenari bide ematea onartu dute gaur.

Proiektua aurrera ateraz gero, exhumazioak egiteko modua jarriko diete biktimei, eta hildakoak "duintasunez" lurperatzekoa. Nafarroako Gobernuak betebeharra izango du laguntza ekonomikoa eta teknikoa emateko. Exhumazioetarako protokolo bat egin beharko du gobernuak. Bestetik, Nafarroan dauden ikur frankistak kentzeko dio lege proposamenak, eta biktimen aldekoak babesteko. Ekitaldiak eta biktimen aldeko adierazpenak bultzatu beharraz ere ari da Ezkerraren egitasmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.