Ertzaintzak 51 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu ukituak egin dizkiolakoan. Sexu gehiegikeria egitea egotzi diote hala. Horrez gain, Ertzaintzak dio emakumezkoa jo egin duela, eta lapurreta saioa ere leporatu dio.
Atzo izan zen gertaera, Sondikan. Biak auto berean zeuden eta orduan egin zion eraso, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.
Herritar batek eman zion abisua Poliziari, hau han azaldu zen eta atzeman egin zuen ustezko erasotzailea.
51 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu gehiegikeria egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu