Bere etxea suak hartu eta kea arnastuta 70 urteko gizonezko bat zauritu da bart Donostian. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta suhiltzaileek agertu dutenez, 23:45 aldera hasi da sutea, Xalbador Bertsolaria kaleko 18. atariko etxebizitza batean.
Abisua jaso eta hara joan direnean, 70 urteko gizona sarrerako zoruan aurkitu dute, kea arnastuta, ondoezik. Handik atera eta oxigenoa eman diote, harik eta anbulantzia iritsi eta Donostia Ospitalera eraman duten arte.
Suhiltzaileen arabera, sukaldean piztu da sua eta kalte handiak eragin ditu han. Etxebizitzako beste geletan hondamena txikiagoa da, batik bat, keak eragindakoa. Ordubatak inguruan sua guztiz itzaltzea lortu dute.
70 urteko gizon bat zauritu da Donostian, sute batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu