Beste pertsona bat hil da joan den asteazkenean Galizian izan zen tren istripuaren ondorioz. Erietxean zegoen ordutik, baina zituen zauriak tarteko, ezin izan dio bizitzari eutsi.
Galiziako Osasun Kontseilari Rocio Mosquerak jakinarazi duenez, 70 pertsonek jarraitzen dute erietxeraturik: horietatik 22 egoera larrian daude (hogei heldu eta bi haur dira).