Iñaki de Juana euskal presoaren aurkako 96 urteko kartzela eskaera egin zuen Jesus Alonso fiskalak uko egin dio gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den epaiketara joateari, berri agentziek atzo zabaldu zutenez.
Espainiako Ministerio Fiskalak De Juanari ETAko kide dela egozteko oinarri juridikorik ez dagoela ondorioztatu zuen, eta egoera horren aurrean Alonsok epaiketara ez joatea erabaki du.
Fiskaltzaren iturriak aipatuz albiste agentziek diotenez, Jesus Alonso fiskalak gaurko epaiketan Ministerio Fiskalaren ordezkari izateari uko egin dio, Javier Zaragoza Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalburuarekin hitz egin ondoren. Zaragozak Fernando Burgos fiskala izendatu du Alonsoren lekua betetzeko.
Iturri horien arabera, fiskaltzak 96 urteko kartzela eskaria jaitsi egingo du, beti ere, erakunde armatuko kide izatearen akusazioa atzera botatzen badute. Hasiera eskaera «akatsa» izan dela diote.
Presoak
96 urteko eskaera egin zuen fiskalak uko egin dio epaiketara joateari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu