AAMk dio atxiloketak "mediatikoak" eta "alferrikakoak" direla

2008ko azaroaren 17a
13:44
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) ustez, "gatazka politikoa ez da errepresioaren bidez konpontzen, herri honen eskubide demokratikoen aitortzaren bidez baizik". Haren datuen arabera, azken 40 urteotan 35.000 euskal herritar atxilotu dituzte Espainiako eta Frantziako poliziek, "eta zer lortu dute horrekin? Zenbat urtez luzatu nahi dute hainbeste sufrimendu eragiten duen gatazka hau?".

Hala, gaurko bi atxiloketak "mediatikoak" direla dio AAMk, "baina alferrikakoak, errepresioa antzua baita".

Beasainen eta Bilbon egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.