Herritar talde baten ekimenez ospatuko den Aberri Egun bateratuan parte hartzeko deia egin du Askatasunak. 11:30etan Irungo Ficoba aretotik abiatu eta Hendaian amaituko den ibilaldi bat izango da ospakizun nagusia. ABk, Aralarrek, Batasunak, ELAk, LABek, Bai Euskal Herriari-k, ESAITek, eta ezker abertzalearen Udalbiltzak bat egin dute ekimenarekin.
Ondoren, AB, Aralar eta Batasuna alderdiek elkarrekin ospatuko dute Aberri Eguna, Urruñan (Lapurdi).
Aberri Egun bateratura deitu du Askatasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu