Aberri Eguneko ekitaldien egitarauak, gaur

2014ko apirilaren 20a
00:26
Entzun

Independentistak sarea

• Hiriburua. Iruñea, erdigunea.

• Leloa. Gehiengoaren nahia, independentzia.

• Egitaraua. 12:00: martxa Golem zinemetatik Sarasate pasealekuraino. 15:00: bazkaria Anaitasuna kiroldegian. 17:00: Haurrentzako ikuskizuna Burgoen plazan, Martinbertso eta Marikalanbrerekin. 18:00: Bertso poteoa, San Frantzisko plazatik irtenda. San Lorentzo kaletik, batukada. 18:30: Kantuz, Udaletxe plazan hasita.

EAJ

• Hiriburua. Bilbo, Plaza Barria.

• Leloa. Euskadi Europara begira.

• Egitaraua. 11:30: ekitaldi politikoa. Hizlariak: Jean Telletxea eta Izaskun Bilbao Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EAJren hautagiak, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea. 14:00 aldera: bazkaria Areatzan. 16:00: berbena Joselu Anaiekin.

Udalbiltza

• Hiriburua. Iruñea, Udaletxe plaza.

• Leloa. Euskal ikurren alde.

• Egitaraua. 10:30: Euskal ikurren aldeko ekitaldi instituzionala, eta Aberri Eguneko adierazpenaren berri emango du. Udal hautetsiei dei egin die azaltzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.