Boz abertzaleak gora egin du, zatiketaren gainetik. Kantonamendu gehienetan, ABk duela sei urteko emaitzak lortu ditu, gutxi gora behera. Horiei gehitu behar zaizkie Batasunaren sostengua zuten plataformen emaitzak. Oro har, emaitza onak dira. Abertzaleak arbitro izanen dira bigarren itzulian, hainbat kantonamendutan. Andde Sainte-Marie ABkoak duela sei urte baino lau boz lortu ditu, hala nola 389, bainan portzentaia hobea lortu du, %14,73. Lehen aldikotz bertze hautagai abertzale bat zeukan parean, Anita Lopepe Geroa Eraiki plataformakoa. Honek 208 boz lortu ditu. Abertzaleek, orotara, duela sei urte baino 204 boz gehiago lortu dituzte Iholdiko kantonamenduan.
holdiko kantonamenduan duela sei urte baino 204 boz gehiago lortu dituzte, bi hautagai abertzaleen artean.
Atharratzeko hautagaiak duela sei urtekoak baino 34 boz gehiago eskuratu ditu.
Bastidako kantonamenduan, abertzaleek 105 boz gehiago lortu dituzte.
Baiona ekialdean emaitzak bikoiztu baino gehiago egin dituzte. ABko hautagaiak duela sei urte baino emaitza hobeak lortu ditu, nahiz eta bi hautagai abertzale zeuzkan parean. Orotara 245 boz gehiago lortu dituzte, hiruen artean.
Baiona mendebaldean ere gorakada izan da, bai ABrentzat, baita abertzale guztientzat ere, 169 boz gehiago dauzkatelako.
Baiona Iparraldeko gorakada ere ikusgarria izan da, 124 boz berri eskuratu dituztelako.
Angeluko gorakada apalagoa da, 26 boz gehiago lortu dituelako bakarrik, nahiz eta hautagai abertzale bakarra izan.
Miarritzeko hautagai abertzaleak duela sei urte baino 20 boz gutxiago eskuratu ditu, nahiz eta hautagai bera zen eta abertzale bakarra. Baliteke, ordea, Elgar-ensemble-eko hautagaitzak ahuldu duen.
Garaziko kantonamenduan, 40 boz gutxiago lortu dituzte, bi hautagai abertzaleen artean. Peio Iralur ABko hautagaiaren beherakada nahiko nabarmena izan da, nahiz eta Garazi Aitzina plataformako Arantxa Oxandabaratzek baino anitzez emaitza hobea lortu.
Hazparneko emaitzen interpretatzea zailagoa da. AB, Segi Aitzina eta EAren artean, Xarlo Etxezaharreta ABren duela sei urteko hautagaiak baino 378 boz gutxiago eskuratu dute. Batasunak bultzatu plataformako Etxezaharreta eta ABko Kako Saint-Estebenen emaitzak nahiko hurbil gelditu dira, %5en inguru horretan. Haatik, Elgar-ensemble alderdiko Xabi Larrek bozen %10 lortu du. Abertzaleetatik hurbil dagoen honek kendu dizkio, itxura guztien arabera, mugimendu abertzaleari, bozak. Bainan duela sei urte, ABko hautagaia zen Jacques Coumet-en aurkari sendo bakarra.
Hauteskunde kantonalak / Abertzaleak
Abertzaleek gora egin dute, oro har
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu