Euskal Herrian "kontsentsu guztiak" hautsita daudela esan dio SAko bozeramaile Arnaldo Otegik Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri. Beraz, Espainiako Gobernuarekin negoziatzen hasi aurretik Euskal Herriko abertzale eta ez abertzaleen artean elkarrizketak "berehala hastea" ezinbestekoa dela azpimarratu dio, "bakea lortu nahi bada".
"Euskal Herrian elkarrizketa prozesu bat martxan jarri behar da, eta ikusi, ea kapaz garen Euskal Herrian abertzale eta ez abertzaleen artean kontsentsu basikoak eraiki, eta joku arauak kontsentsuatzeko eta akordatzeko. Hori guztia oinarri demokratiko baten inguruan egin beharko da beti ere: euskaldunok eskubide guztia daukagula galdetuak izateko eta guk gure etorkizunari erabakitzeko, eta hori da errespetatu behar dela".
Eztabaida multilaterala martxan jarri behar dela azpimarratu du Otegik, gero estatuetara joateko. Gainera, "han hemen hartutako erabakia errespetatu" beharko dutela azpimarratu du.
Abertzaleen eta ez abertzaleen arteko akordioa behar dela azpimarratu du Otegik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu