ERREAKZIOAK

Acebesen ustez, ETAren iragarpena "askatasunari eta demokraziari jarritako tranpa" da, eta PSOEri ERCrekin hausteko exijitu dio

2004ko otsailaren 18a
15:41
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne Ministroaren ustez, ETAren Katalunian ekintza armaturik ez egiteko hartutako erabakia "askatasunari eta demokraziari jarritako tranpa" da, eta PSOEri exijitu dio ERCrekin dituen harreman guztiak hausteko.

"ETAren iragarpenak arrazoia, demokrazia, askatasuna eta terrorismoaren biktimen eskubideak zanpatzen ditu", esan du Acebesek.

ETAk Kataluniari begira egin duen iragarpenak "ETAri berari laguntzen dio bere historiako mementorik okerrenean, eta bere ahultasuna gainditzen laguntzen dion protagonismoa ematen dio".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.