Adams: "Hil edo bizikoa da Espainiako Gobernuak modu positiboan erantzutea"

2010eko irailaren 6a
14:25
Entzun
Gerry Adams Irlandako prozesuan giltzarrietakoa izan zen Sinn Feineko buruzagiak oso harrera ona egin dio ETAren erabakiari. "Adierazpen garrantzitsua da eta Euskal Herriko gatazka luzearentzako betiko amaiera ekartzeko potentzialitatea dauka", esan du Adamsek.

Baina hori gerta dadin, Espainiako Gobernuak ere urratsa egin behar duela uste du; areago, Madrilen jarrera hil edo bizikoa izango dela iritzi dio: "Orain hil edo bizikoa da Espainiako Gobernuak modu positiboan erantzutea eta gaurko iragarpenak sortutako bake prozesuan aurrera egiteko aukera baliatzea, eta laster negoziazio politikoak abiatzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.