Adegi: "ELAk Gipuzkoako metalgintzan deitutako greba porrot historikoa izan da"

2013ko urriaren 22a
14:34
Entzun

Adegiren iritziz, "irrigarri" gelditu da ELA. Sindikatuak bost eguneko greba du deituta Gipuzkoako metalgintzan, atzotik hasi eta ostiralera arte. "Porrot historikoa izan da, langileen %0k egin dute bat. Ez da gogoratzen jarraipenik izan ez duen grebarik". Patronalaren esanetan, Euskal Herrian ordezkaritzarik handiena duen sindikatua "errealitatetik at" bizi da. Bi adibide eman ditu: alde batetik, uztailaren 7tik hona lan baldintzak ez direla amildegiaren ertzean kokatu, "enpresen %97k soldatak eta lanaldia mantendu dituzte"; bestetik, sindikatuak iragarritako "udazken berorik" ez dela izan, "horrek erakusten du ELA zein urrun dagoen Gipuzkoako metaleko milaka langileengandik".

Sindikatuak hainbat mobilizazio antolatu ditu ostiralera bitarte. Gaur, esaterako, elkarretaratzea egin du Bizkaiko Diputazioaren aurrean. Atzo, berriz, Hego Euskal Herriko lau patronalen egoitzen aurrean egin zituen mobilizazioak. "Adegiren aurreko elkarretaratzean ehun lagun baino gutxiago zeuden, eta gehienak sindikatuko langileak ziren".

Adegik nabarmendu du "lan harremanen eredu berri bat" sustatzeko lanean jarraituko duela. "Eredu berri hori enpresako pertsonekin akordioa lortzera dago zuzenduta, eta azken helburua lehiakortasuna handitzea da, hura baita egungo lanpostuak mantentzeko, eta etorkizunekoak sortzeko berme bakarra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.