Adegik dio auzia "zentzugabekeria" izan dela

2010eko apirilaren 20a
16:51
Entzun
Eduardo Zubiaurre Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak adierazi du Egunkaria-ren kontrako auzia "zentzugabekeria" izan dela, "epaian ikusi den bezala". Haren arabera, "prozedura judiziala ezbaian jartzeko modukoa izan da, eta kritikagarria".

Euskarazko kazetan berrehun lagun inguruk lan egiten zutela gogoratu du Zubiaurrek, eta Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 2003an enpresa ixteko neurria hartu zuela. "Egunkaria-ko pertsona batzuen kontrako akusazioak zeuden arren, epaileak enpresa ixteko erabakia hartu zuen. Enpresa bat pertsonen multzoa da, eta partekatutako proiektua. Gainera, hedabideen kasuan informazioarena bezalako oinarrizko eskubidea dago tartean".

Negoziazio kolektiboari buruz emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidenteak, kazetariek Egunkaria-z galdetu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.