Administrazio guztiek urratzen dituzte hizkuntz eskubideak

2008ko apirilaren 24a
16:14
Entzun
Behatokiak egindako iazko txostenaren arabera, berriro administrazio guztiek urratu dituzte hizkuntz eskubideak. Hona hemen Behatokiak dioena:

Frantziako Estatua

- Aitortza juridikorik ezak herritarrak babesgabe uzteaz gain, frantsesaren derrigorrezko erabilera justifikatzeko arrazoi bihurtu dute administrazioek.

Espainiako Estatua

- Espainiako Estatuko administrazioak gaztelania hutsean lan egiten jarraitu izan du 2007an. Urteko kexak baliatuz Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsitakoan hartu zituen konpromisoak ez direla bete egiaztatu ahal izan du Behatokiak Europako Kontseiluko Adituen aurrean.

Nafarroako Gobernua

- Dekretu murriztaileek eskubideen aitortzarako agertzen zituzten zirrikituak ere modu sistematikoan urratu dira.

- Euskara bidezko hezkuntzaren garapena gelditzeko ingeles bidezko murgiltze-programak jarri dituzte abian.

Osansungintza

- Osakidetzan oso agerian geratu da progresibitatea hain epe luze eta mugagabetan zehazteak ondorio zuzenak dituela eskubideen urraketan.

- Osasunbidean eremu ez-euskalduneko herritar bihurtu dituzte nafar guztiak.

Herrizaingo sailak

Autonomia Erkidegoetako Herrizaingo zein Barne sailetan ez dituzte aukerak baliatu hizkuntz eskubideak bermatzeko mekanismoak abian jartzeko:

- Ertzaintzaren lan deialdietan bigarren hizkuntz eskakizunik ez da ezarri oraindik, eta 1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzen ez duten langileak kontratatu dira.

- Foruzainen lan deialdiko lanpostu batean ere ez da derrigorrezkoa izan euskararen ezagutza.

Justizia

- 2007ko diagnosiak inoiz baino ageriago jartzen du justiziaren eremuan gertatzen diren eskubide urraketak, eta euskaraz jardun nahi duten herritarrekiko bereizkeria. Are gehiago, gaztelania jakiteko derrigortasuna behin baino gehiagotan baliatu izan dute, beste urte batez, herritarren eskubideak urratzeko.

- Euskara erabili nahi izateak oztopoa izateko aukera zabalik utzi dute Justiziako arduradunek.

Eremu sozioekonomikoa

Iaz egindako diagnosiaren ondorioak iraultzeko neurririk ez dute hartu administrazioek:

- Ipar Euskal Herrian kontsumitzaile euskaldunei ez zaie eskubiderik aitortu.

- Nafarroa osoa eremu ez-euskaldun bihurtu dute kontsumitzaile euskaldunentzat.

- EAEko Kontsumitzaileen Legea garatzeko dekretuak ez dituzte abian jarri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.