AEBek berriro exijitu diote Hamasi gelditzeko

2008ko abenduaren 29a
18:50
Entzun
Israelen azkeneko erasoa hasi zen egun berean bezala, gaur ere Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gelditzeko, Hamasi exijitu diote eta ez Israeli. "Hamasek ez ditzala koheteak bota Israelera eta errespeta dezala azkeneko hilabete hauetako su-etena". Gordon Johndroe AEBetako Gobernuko bozeramaileak egin du adierazpen ofiziala.

Israelgo Gobernuari eskatu dion bakarra, hildakoen artean zibilak ez daitezela egon izan da.

Europako Batasuna (EB), berriz, Gazara orain arte baino laguntza humanitario handiagoa igortzeko prest azaldu da.

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak aitortu du ez dutela "nahikoa" egiten han indarkeriarik ez egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.