Herenegun eta atzo Najafen izandako borroketan 300 miliziano xiita hil zituztela iragarri zuen atzo AEBetako buruzagitza militarrak —Al Sadren aldeko milizianoek gezurtatu egin zuten kopuru hori hain handia zela—. Nolanahi ere, iragarpen hori "txarra" dela esan du gaur Ibrahim Al Jafari Irakeko presidenteak, Erresuma Batuko BBC telebista katean egin dioten elkarrizketan.
"Uste dut zibil irakiarrak hiltzea ez dela metodo zibilatu bat Irak berri bat eraikitzeko. Irak berri horren eraikuntza herritarren babesean eta elkarrizketaren sustapenean oinarritu behar da; ez balen boterean", esan du Al Jafarik.
Irak
AEBek Najafen egindako operazioa kritikatuk du Irakeko presidenteordeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu