Erresuma Batuko The Register egunkariak zabaldu duenez, Kanadako, Erresuma Batuko eta Jordaniako informazio zerbitzuek jasotako datuak erabili izan ditu Israelek Gazaren aurkak operazioetan. Edward Snowdenen paperetan jasotzen denez, AEBek agentzia horien informazioak atzematen eta aztertzen zituen, eta ondoren Israelekin partekatzen.
Berun urtua operazioa hastearekin batera hasi ziren bi estatuak informazioa partekatzen. Snowdenen gertuko Glenn Greenwalden arabera, Israelen erasoaldiak ezinezkoak izango ziren "AEBen babes eta laguntzarik gabe".
Dokumentuen arabera, informazioaz gain AEBetako Defentsa Departamentuak 500.000 dolarreko diru laguntzak ere eman zizkion Tel Avivi.