Irakeko okupazioa

AEBetako marineek Hadithako sarraskiari buruz emadako bertsioa zalantzan jartzen duten argazkiak ditu CNNk, Pentagonoak jakinarazi duenez

2006ko ekainaren 8a
16:36
Entzun
Pentagonoak gaur jakinarazi duenez, CNN hedabide estatubatuarrak joan den urteko azaroaren 19an Irakeko Haditha herrian izandako sarraskian AEBetako marineek izan zuten erantzukizuna baieztatzen duten argazkiak ditu.

Ameriketako Estatu Batuetako Armadako marine unitate batek hogeita lau zibil hil zituen 2005eko azaroaren 19an Irakeko Haditha herrian. The Washington Post egunkariaren arabera, sarraski hura ezkutatzeko edo, behintzat, agerian ez uzteko saioak egin zirela aitortu zuten militar buruek beraiek.

AEBetako Defentsa departamentuaren arabera, CNN kateak eskuratu dituen 30 argazki horietan argi ikusten da biktimek distantzia laburreko hainbat tiro jaso zituztela. Hau da, ez zirela galdutako balen ondorioz hil, marineek esan zuten bezela. Irudietan 24 hilotz ikus daitezke eta guztiek dute zenbaki gorri bat kopetan edo bizkarrean. Argazkietan hainbat irakiarren gorpuak ikusten dira, horietako batzuk buruan tiroak dituzten emakume eta haurrenak.

Marineen bertsioa zalantzan

Pentagonoko hainbat ofizialen arabera, irudi horiek marineen erantzukizuna baieztatzen dute. Antza denez, Haditha hirian izan zen leherketa baten ondorioz marine unitate horretako kide zen Miguel Terrazas hil ostean, burutu zuten sarraskia marineek.

Aurretik ere, soldaduek euren goi agintariei egindako kontakizunean datu asko aipatu gabe utzi zituztela ondorioztatu zuen ikerketa batek. Izan ere, sarraskian nahastuta egon ziren marineek adierazi zuten, indarrez hartu zuten etxe hartan Al Kaedako ustezko ekintzaileak zeudela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.