Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) tropek, Irakeko Gobernukoen laguntzarekin, 30 lagun hil dituzte gaur Bagdad hiriaren erdialdean, sunien auzoetan. AEBetako militar arduradunek esan dutenez, hiriaren erdialdea kontrolatzeko egin dute operazioa, "esparru garrantzitsua delako". Sunien erakunde gorenak -Musulman Ulemen Batzordeak-, gaurko erasoa "genozidioa" izan dela esan du.
Atzo auzo haietako batean AEBen helikoptero bat bota zuten. Sunien talde batek erasoa bere egin du.
AEBetako soldaduek 30 lagun hil dituzte Bagdad erdialdean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu