EAE-KO HAUTESKUNDEAK

AGren aurkako prozesuan "elementu kezkagarriak" sumatu ditu Arartekoak

2005eko martxoaren 30a
17:22
Entzun
AG Aukera Guztiak hautesle elkartearen aurkako prozesu judiziala ikertuko du EAEko Arartekoak. Izan ere, AGrekin gertatzen ari denaren inguruko hiru kexa jaso dituztela agertu du Iñigo Lamarka arartekoak, eta, gainera, prozesuan "elementu kezkagarriak" sumatu dituztela. Nolanahi ere, apirilaren 17a igaro arte, hau da, bozak egin arte, ez dute ikerketa txostena argitaratuko, "hauteskundeetan ez eragiteko".

Irizpide politikoak alde batera utzi eta eskubide urraketarik izan den ikertzea da Arartekoak AGren inguruko prozesu judizialari buruz egingo duten txostenaren helburua. Lamarkaren iduriko, eskubide urraketak izan direla ager dezaketen "elementu kezkagarriak" daude, eta zehaztasunetan sartu nahi izan ez duen arren zenbaitzuk aipatu ditu: besteak beste, hautesle elkartea osatzeko sinatzaileen ikerketa, eta ekintza legaletan parte hartzea —baimendutako manifestazioetan edo legezko diren sindikatuetan, kasu— indizio txar gisa hartzea.

Nolanahi ere, Lamarkak argi utzi du ikerketa txostena ez dutela bozak egin ondoren arte argitaratuko, hain justu, "hauteskundeetan ez eragiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.