Al Azhar mezkitako jeke eta iman Ahmed al-Tayebek "arrazoiaren ahotsa" entzun eta "kaosa" eragin dezakeen edozein ekintza gelditzeko eskatu du. Al-Tayeb islam sunitaren lider esanguratsuenetako bat da. Herrikideei zuzendutako mezu batean, preso politiko guztien askatzea, sei hilabete baino gutxiagoko epean demokraziara itzultzea, datozen bi egunetan berradiskidetze nazionalerako batzordea sortzea eta Guardia Presidentzialaren aurrean jazotako gertaeren gaineko larrialdiko ikerketa bat abiatzea eskatu du al-Tayebek. Ez dadila ez atxiloketarik egin ezta inongo alderdi politikoren aurkako jazarpenik egin eskatu du baita ere.
"Odola isurtzea bukatu bitartean" bere etxean geldituko dela ohartarazi du al-Tayebek. Guardia Errepublikanoaren egoitzaren aurrean gertatutako istiluen harira egin ditu adierazpenok al-Tayebek.