Ahoko infekzioarekin dabil Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria azkenaldian eta, larritu egin zaionez, Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) ospitalera eraman zuten atzo. Botikek ez zioten mina kentzen. Ospitalean sartu aurretik Gasteizen izan zen, Forondan, EAJren Alderdi Egunean. Ostiralean, berriz, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran hartu zuen parte.
Erietxeko arduradunek gaur esan dute Ibarretxerena ez dela ezer larria. Beste pare bat egunez ospitalean egongo da Jaurlaritzako lehendakaria.
Ahoko infekzioagatik ospitalean ingresatu dute Ibarretxe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu