AHTaren egitasmoari buruzko kontsulta egin dute Biriatu, Arrangoitze, Azkaine, Urruña, Basusarri, Senpere, Arrangoitze eta Ahetzen. AHTaren aurka direnen garaipena erabatekoa da. Biriatun adibidez, %96,3ak aurka bozkatu du eta %3,7ak alde. Senperen 92,19% ezetz erran dio proiektuari eta 7,8%ak bai.
Eskualdeetako bozketan parte hartu dutenen artean, kasik guztiek parte hartu dute kontsultan ere bai. Zehaztekoa, agian, Biriatun eta Ahetzen, gehiago izan direla kontsultan parte hartu dutenak eskualdeko hauteskundeen bozketan baino.
Orotara, orain arte, 15 herri dira, erreferenduma egin duten herriak. Ekimenaren antolatzaile nagusi den Cade elkarteak, “AHTa indarrean pasaraztea, alimaleko probokazioa litzateke eta huts politiko izugarria”.
AHTaren egitasmoari buruzko kontsulta, aurkakoen erabateko garaipena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu