Gaur irtengo dira espetxetik Aitor Olaizola, Oier Llorente eta Adur Fernandez preso donostiarrak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez. 18.000 euroko bermea ordaindu dute. Azken bi urteetan Espainiako hainbat espetxeetan sakabanatua egon direla salatu du AAMk.
Olaizola, Llorente eta Fernandez 2007an atxilotu zituzten beste hamahiru lagunekin batera. Bilatze eta atxilotze agindupean zeuden hirurak eta Madrilgo Espainiako Auzitegi Naziolanera aurkeztu zirenean, han atzeman zituzten.
Aitor Olaizola, Oier Llorente eta Adur Fernandez aske geratuko dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu