Akitaniako Kontseiluak mozio batean Martin ez Espainiaratzea eskatu du gehiengo handiz

2010eko abenduaren 21a
14:19
Entzun
Asko izan dira euroagindu eskaera abiatu zenetik Martinek jaso dituen elkartasun keinuak, oharrean bertan azaltzen duenez. Azkena atzo bertan jaso zuen. Akitaniako Kontseiluak mozio baten bidez Martin ez Espainiaratzea eskatu zuen. Mozioan Auzitegi Nazionalak Martin epaitzeko dituen argudioak Frantzian ez direla delitu azpimarratu zuten Kontseiluko hautetsiek, Alain Rousset sozialista presidente zelarik. Gehiengo handiz hartu dute erabakia, eta mozioaren alde ideologia guztietako hautetsiek bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.