Akordioa "justua" dela dio Greenpeacek, eta WWFrentzat "ez da nahikoa"
Greenpeacek txalotu egin du gaur Cancunen hartu den akordioa, eta "justua, anbiziotsua eta loteslea" dela nabarmendu du; horregatik klima aldaketaren aurka "urrats garrantzitsua" eman dela adierazi du. Gobernuek erabaki zuzena hartu dutela esan du, "garrantzitsuak diren gaietan batasunaren alde eginez". Hala ere, AEBek oraindik Kiotoko protokoloa izenpetu gabe jarraitzen dutela salatu du, eta Errusiak eta Japoniak ez dutela bigarren fase baterako jauzia eman nahi. "Gaur hurrengo goi-bilerarako bidea hasi da, Durbangoa (Hego Afrika). Gizarteak politikariengan behar den presioa egin behar du klima aldaketari aurre egin diezaioten eta datorren urtean akordio zabala lortu dezaten". WWF erakunde ekologistak, berriz, akordioa "positiboa" dela esan du, baina ez dela nahikoa, eta erronka politiko "asko" zintzilik geratu direla. Bigarren fasea abiatzea eskatzen zuen WWFk, eta datorren urtean Durbanen gai horri heldu beharko zaiola esan du. Hala ere, gas emisioen murrizketen arloan aurrerapausoak eman direla dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu