Hasieran, Adnan Pachachiri eskaini dio behin behineko Gobernuak Irakeko presidentzia, baina honek ez du onartu. Beraz, Ghazi Ajil Al-Jawar buruzagi sunitari eskaini diote kargua, eta hark onartu egin du. Informazio agentzien esanetan, Kurdistango alderdi Demokratako kide Raush Shauis izango da gobernuko lehendakari ordea, eta bigarren lehendakari ordea, berriz, Al Dawa alderdiko Al Jafari xiita. Gobernu berrian 26 ministrok osatuko dute, beraien artean 5 emakume, gobernu berrian aurreko behin-behineko hainbat ministrok beraien kargua mantenduko dutelarik.
Ameriketako Estatu Batuetako administratzaile Paul Bremerren eta NBEren hautagaia zen, bestalde, Pachachi. 81 urteko irakiar horrek, kargua eskaini eta ordu erdira esan du ez duela hartuko.
Al-Jawar izango Irakeko Gobernuko presidentea; Pachachik eskaintza ez du onartu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu