“Abu Hafs al Masri bigradak” taldeakonartu du gaur goizaldean Istanbulen gertatu diren atentatuen egiletza. Hala zabaldu du interneteko orri batek. Talde hau, M-11ko atentatuen erantzulea da eta Europako beste leku batzuetan erasotuko duela mehatxatu du talde islamiarrak.
Interneteko gune batean ezagutzera eman denez, “Abu Hafs al Masri bigradak” taldeak bere gain hartu ditu gaur Istanbulen jazotako atentatuak. Era berean, talde honek, erasoak Europako beste herrialde batzuetan errepikatuko dituela mehatxatu du.
Interneteko dokumentuak, “Istanbulgo leherketak” du izenburu eta ezin esan benetakoa denik. Dokumentuan beste testu bat zabalduko dela zehazten da, “operazioakgauzatzearen xehetasunak” izenburupean.
Era berean, Kurdistango Langileen Alderdiak ere bere gain hartu ditu Istambuleko atentatuak.
Atentatuak Turkian
Al Qaedarekin lotutako talde batek bere gain hartu ditu Istambuleko atentatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu