Bahiketa

Alauiren familiako hiru kide bahitu dituzte

2004ko azaroaren 10a
13:09
Entzun
Irakeko Lehen Ministro Ijad Alauiren familiako hiru kide bahitu dituzte gaur Bagdaden. Alauiren lehengusu bat, bere emaztea eta familiako beste kide bat etxean zeudela, bertara sartu dira ezezagun batzuk, pistolak eskuan, eta gatibu hartu dituzte.

Orain arte ezezaguna zen talde islamdar batek hartu du bere gain bahiketa. Falujako oldarraldia bertan behera uzten ez badute hil egingo dituztela esan dute. Gerra Santuaren Jarraitzaileak izena duentalde horrek, webgune batean argitaratutako ohar baten bidez eman dute bahiketaren berri.

"Saldutako gobernu honek ez badu 48 ordutan gure eskaria betetzen, lepoa moztuko diegu", esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.