Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak ETAren erabakiaren balorazio laburra egin du, eta "albiste ona" dela nabarmentzeaz gain, Zapateroren Gobernuak inoiz baino "zuhurrago" izan behar duela esan du. Gainerako alderdien babesa eskatu du.
"Albiste ona da espainiar guztientzat", adierazi du Fernandez de la Vegak Espainiako Senatuan egin duen adierazpen laburrean. "Gobernuak inoiz baino zuhurrago izateko obligazioa du orain; arreta guztia gutxi da eta espero dugu zuhurtasun horretan beste guztiak lagun izatea", erantsi du. Hain zuzen ere, etorkizunera begira gainerako alderdiei babesa eskatu die.
"Albiste ona" dela esan du Fernadez de la Vegak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu