Alderdien artean "adostasun zabala" dago ETArekin hitz egiten hasteko, Zapateroren arabera

2006ko maiatzaren 22a
19:36
Entzun
Alderdi guztien arteko "adostasun zabala" duEspainiako Gobernuak ETArekin elkarrizketa prozesua abiarazteko. Hori helarazi dio gaur Zapaterok PSOEko zuzendaritzari, Jose Blanco alderdiko idazkari nagusiak esan duenez. Alderdiekin bilerak egin ostean, egiaztatu ahal izan duenez,"alderdi politiko guztiak Gobernuaren ekimenarekin bat egiteko moduan daude indarkeriari amaiera jartzeko, eta soilik horretarako".

"PPren bermerik ez du ETArekin elkarrizketa prozesua hasteko", Angel Acebes idazkari nagusiak esan duenez, "ez baita egiaztatu ETAk indarkeria behin betiko utziko duela. Zapaterok ez du ezer negoziatuko ETArekin PPren izenean". Atzo "mitin" batean iragarri izana ere leporatu dio Acebesek Zapaterori. "Estatu gaia da, eta beraz, alderdien interesen gainetik dago.

Miguel Sanzen gobernuak ere ez dio babesik emango ETAren elkarrizketa prozesuari,Sanzen arabera, egun ez dagoelako behar besteko baldintzarik horretarako. Gaineratu du, Nafarroako etorkizunari buruz errespetua eta jarreraren argitasuna erakiuts ditzala Espainiako Gobernuak, "Zapaterok ez baitie Nafarroako instituzioei eta herritarrei mezu argirik igorri Nafarroaren etorkizunari buruz".

Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak, berriz, salatu du Zapaterok ez duela ezer esan normalizazio politikoari eta alderdien mahaiari buruz, eta esan du onar dezala "gizarte honek erabakitzeko duen gaitasuna". Haren arabera, Barakaldoko mitinean ez du ezer berririk iragarri, aspaldian esan baitzuen Zapaterok ekainean ETArekin elkarrizketa prozesua hasiko zuela.

Antzeko adierazpenak egin ditu EBko idazkari nagusi Javier Madrazok. Salatu dio elkarrizketa bultzatzeko mahaiaren aldeko apustua ez egitea eta euskal gizarteari ez aitortzea erabakitzeko gaitasuna. Bi gai horiek ez aipatzeak "euskal gizartearen gehiengoaren frustrazioa" eragin duela dio Madrazok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.