Prozesuaren etenak alderdien arteko elkarrizketek huts egi dutela utzi du agerian IñakiGerenabarrena EAJko ABBko presidentearen iduriko, eta, ondorioz, instituzioen arteko elkarrizketan ahalegintzeko unea da oraingoa.
Hain zuzen ere, saio horretan kokatu du Juan Jose Ibarretxek eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak bihar Madrilgo Moncloa jauregian egingo duten bilera. Ibarretxe berriro ere bake eta normalizazio prozesu bat abian jartzeko asmoz doala azpimarratu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
"Orain alderdien arteko elkarrizketak barik erakundeen artekoak saiatu behar dira. Nolakoa izango da lehendakariaren eta (Espainiako) presidentearen arteko elkarrizketa hori? Ziurrenera jarrera desberdinak dituzte. Lehendakariarena ez da pose bat; lehendakaria ahaleginduko da indar guztiz -hala agertu baitzuen politika orokorreko saioan- prozesu berri bat abian jartzen, bakea eta normalizazio politikoa ekarriko dituen prozesu bat abiarazten", adierazi du.
Alderdien arteko elkarrizketek porrot egin dutela iritzita, erakundeen artekoen txanda dela dio Gerenabarrenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu