Alemaniako Parlamentuak erabaki du beste 850 soldadu bidaltzea Afganistanera. Goizean egin dute bozketa, eta istiluak izan dira parlamentarien artean. Besteak beste, Ezkerreko alderdiko ordezkariak kanporatu egin dituzte, Afganistango gerraren aurka protestan ari zirelako. Soldadu gehitzearekin, Alemaniak guztira 5.350 soldadu izango ditu Afganistanen.
NATOk eskatu zion soldadu kopurua gehitzeko Alemaniari, baina eskatutakoak baino soldadu gutxiago igortzea erabaki du Parlamentuak.
Alemaniak beste 850 soldadu bidaliko ditu Afganistanera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu