Su eman diote goizaldean Hamburger Morgenpost egunkariaren egoitzari. Suteak ez du zauriturik eragin, ordu horretan ez baitzegoen inor erredakzioan, baina kalte materialak handiak izan dira, batez ere, egunkariaren artxiboetan. Kazetak Charlie Hebdo-ren hainbat karikatura argitaratu zituen, haren aurkako atentatua izan eta hurrengo egunean.
Poliziak bi pertsona atxilotu ditu erasoarekin zerikusia izan dutelakoan.