Alizia Stürtze: "Nik bahiketa deitzen diot"

2004ko apirilaren 1a
13:43
Entzun
Alizia Stürtze historialariak, Alfontso Martinez Lizarduikoaren emazteak, Euskadi Irratian azaldu zuen atzo atxiloketa nola izan zen. Familiari inolako abisurik eman gabe eta atxiloketa agindurik erakutsi gabe eraman zutela senarra azpimarratu zuen, eta, ondorioz, gertatutakoa "bahiketa" dela bere iduriko. Honakoa da Stürtzek Euskadi Irratian egin zuen kontaketa:

"Auzoko batek txirrina jo du ez dakit zenbat aldiz, eta irekitzera joan naizenean, esan dit Alfontso bazeramatela. Orduan, balkoira atera naiz, eta ikusi dut nola Alfontso zegoen lau tiporen erdian. Beste lau tipo, normal jantzita. Semari esan diot, eta jaitsi gara korrika. Bera lehenago iritsi da, eta atxiloketa agindua eskatku die. Alfontso jada auto batean sartuta zeukaten, eskuburdinak jarrita; bazeramaten. Semeak galdetu die atxiloketa agindua non zegoen, eta ia-ia semea autoarekin harrapatu dute. NIk horri bahiketa deitzen diot, familiak ez baikenekien ezer. Auzoko batek abisatu behar izan digu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.