Aljeriako egunkari baten arabera Gaddafik babes politikoa eskatu dio Buteflika presidenteari

2011ko irailaren 1a
09:41
Entzun

 

Aljeriako El Watan egunkariaren arabera, Muammar Gaddafi koronela Ghadames herrian dago, Libiak Aljeriarekin duen mugan, eta handik babes politiko eske ari zaio Abdelaziz Buteflika presidenteari Aljerian har dezan. Telefonoz ari omen da Gaddafi babes eske, baina Buteflikak deiak ez dituela erantzun gaineratzen du egunkariak. Aljeriako presidentea ez dagoela bere egoitzan erantzun dio kontseilari batek Gaddafiri, eta oso lanpetuta dagoela gaineratu omen dio. "Ez da lehen aldia Gaddafi edo bere mezularietakoren bat Buteflikarekin harremanetan jartzen saiatzen dela, baina Aljeriaren neutraltasuna argia da. Uko egiten diogu Libiaren barne arazoetan sartzeari", esan du El Watan egunkariaren iturriak; nor den iturri hori, ordea, ez du zehaztu. Iturri horrek berak esan du Gaddafiren sendia Libiako Trantsizio Gobernuako zenbait kideren baimenarekin sartu dela Aljerian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.